BILDUMA HIZTEGIA

emakumeen sufragio aktibo (eu)

Feminismoa



Emakumeen eskubide politiko eta konstituzionala, hautatzailea izateko gaitasunean datzana; gaitasun horrek lotura du adin-nagusitasunarekin eta nazionalitatearekin, eta eskubidea galtzea dakarten lege-egoeretako batean ere ez egotearekin. Eskubide hori egikaritzeko, norberak hautesle-erroldan izena emanda egon behar du.

XIX. mendearen amaieran, emakumeen boto-eskubidearen aldeko mugimendua sortu zen, eta munduko hainbat tokitara zabaldu. 1948an, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak eskubide unibertsaltzat jo zuen emakumeen sufragioa.



Hiztegi-unitateak